Nor gara

Born to learn 2011ko Urtarrilean, Moshi, Tanzanian sorturiko ONG txiki bat da. Boluntario talde batek, indarrak batu genituen, Tanzaniar eskola publikora joateko baliabide ekonomikoen falta zuten Newlands-eko komunitateko haurrei hezkuntza apropos bat eskaintzeko asmoz.

Bertako hiru irakasle kontratatu genituen, Devotha, Flora eta Oliver. Gaur egun Oliverrek ez du jarraitzen gure artean, baina bai Charles eta Gladness maisu maistrak. Boluntarioen lanarekin batera ume hauek berriz ere eskola publikoan sartzeko prestatzen ditugu, behin sponsorrak aurkitutakoan.

Bertako sukaldari bat ere kontratatu genuen, Mama Baraka, jolasorduro “Uji” -a prestatzen duela, gure neska mutilak elikatzeko asmoz, askok egunean behin besterik ez baitute jaten.

Mundu bidezkoago bat eraikitzeko interesa duzuen zu bezalako pertsonei esker , jada 17 haur dauzkagu eskolaratuak bertako eskola publiko zein pribatuetan. Beste 3 mekaniko izateko ikasten, eta beste 86 ume Born to Learn proiektu barnean daude, alokatutako lau gelatan. Bitartean eskola ofizial bat izaten saiatzen gabiltza, horretarako eskola eraikina behar dogu eta horretan dihardugu, gure eskola propioaren eraikuntzan.

Tamalez, ez daukagu adina baliabide ekonomiko eskolara ez doazen Newlands komunitateko haur guztiak eskolaratzeko, ezta giza baliabide , material eta infraestrukturarik ere haur gehiagoren presentziaz proiektua hau handitzeko, naiz eta oraindik ere, 200 haur baino gehiago kaletik noraezean ibili, egitekorik gabe…

Horregatik, helburu zehatz bat daukagu: Kalitatezko eskola bat eraiki, neska-mutil hauek etorkizunean, arrantzan egiten ikasteko, haiek etxeetara arraina eramateko, haien familiak aurrera ateratzeko.

Hezkuntza, lana lortzeko beharrezkoa den baliabide bat dela uste dugu, eta badirudi Tanzaniar gobernua ez dela gai eskaera hau betetzeko…. Honela, honegatik eta honetarako jaio izan da Born To Learn.