Gure proiektuak

Hauek dira une honetan ditugun proiektuak, hala ere, norberaren ezagutzak eta gaitasunen araberako proiektu eta ideia ezberdinak ere onartzen ditugu. Denok gara Born to Learn!!

  • BTL-eko umeei zuzendutako ingelesa, artea, hezkuntza fisikoa, matematikak, musikako klaseak.
  • BTL-en behar berezidun haurrentzako irakaskuntza.
  • Newlands-eko emakumeen elkarteko eztabaida taldeetan parte hartu. Onuragarriak diren ohituretan trebatu, nutrizioan, osasunean, higienean…kulturen arteko elkartrukea. Langabetu diren emakumeentzako, lan bat izateko ideiak mahaigaineratu, hala nola, jostura proiektuak
  • Komunitateko ikerketak burutzen dituzten giza hezitzaileak.
  • Udako kanpamentuak antolatu: gynkanak, futboleko kanpamentuak, maratoiak, jokuak…
  • Nekazaritza; produkzio handiagoa izateko laborantzarako ideia berriekin nekazariei lagundu.
  • Osasuna; komunitate barruko umeentzako funtsezko atentzioak, TB-rako prebentzioa, HIESA, malaria eta bestelako gaixotasunak.
  • Zuen ezagutzen inguruko edozein proiektuak mahaigainean jartzeko aukera. Boluntario batzuk masajeak, yoga, karate, argazkigintza, pintura ikastaroak martxan jarri dituzte… Newlands-eko komunitaterako edozein gauza onuragarria izan daitekeela uste dugu!!
  • Eta noski, eraikitzen gabiltzan eskolako lanetan laguntzea; plastikozko botilak areaz beteaz, zementua eginez, etb…

10636211_833805416674255_7202175824363671095_n