Info

Zelan heldu Moshira

Moshitik nahiko hurbil, hiru aireportu daude:

  1. Kilimanjaro airport da hiruren artean hurbilen dagoena, taxian Moshitik 30 minutotara ez besterik. Taxiak 35$ kostatzen du, aldez aurretik Born To Learnekin hitzartuta, eta gure koordinatzailea aireportuan izando da zuok jasozteko. Aireportuan bertan eskuratzen da turista bisatua, 50$ kostatzen duena, ez dago gure herrialdetako enbajadetan eskatu beharrik. Europatik aireportu honetara bidaiatzen duten konpainiak Ethiopian airlines, Turkish Airlines, Air France eta KLM dira.
  2. Nairobiko (Kenia) Jomo Kenyatta airepotua da, bigarren aukera onena. Hegaldi merkeenak eskaintzen dituena da, baina hegaldiaren prezioari gehitu beharko zaio aireportutik irteteko transit visa (20$), aireportutik Backpackers-erainoko taxia(1.500 keniar shilling), backpackersean gaua pasatzea (15$), eta Nairobitik Moshirainoko autobusa (30$) Kampala Tours konpainiarekin, edo 40$ Impala Shutlle edo Riverside Shutlle-ekin. Kenia eta Tanzania arteko mugan turista bisatu bat eskuratu behar da (50$), denak jaitsi behar dira autobusetik bisatua erosteko, derrigorrez dolarretan. Behin Moshira heldutakoan gure proiektu koordinatzailea autobus geltokian izango da zain.Hauek dira Europatik Nairobira bidaiatzaen duten konpainiak: Egypt air, Air France, Turkish airlines eta Qatar airways. Ordu txikitan heltzen diren hegaldiekin batzutan, aeroportuan itxaroteak eta goizeko lehen autobusa hartzeak merezi izaten du, baina kriston demakrea dala jakizue! Aeroportutik urten eta kiosko borobil baten dago Impala Shuttle-eko konpainia, autobusa goizeko zortzietan ateratzen da. Beste aukera bat da, Nairobitik Kilimanjarora hegaz egitea, horretarako begira itzazu Precision air eta Kenya airways konpainiak.
  3. Dar es Salaam aireportua da hirugarren aukera. Turista bisatua (50$) aireportuan bertan eskuratzen da. Gaua bertan igaro eta zortzi orduko autobus bidaia bat eginez Moshira heltzen gara. Bidaia hau, bestek beste, Kanpala Tours konpainiak eskaintzen du, eta 20$ kostatzen du. Baita ere Dar express konpainiak. Duela oso gutxi hegazkin konpainia berri bat atera da, oso hegaldi merkeak eskaintzen dituena Dar es Salaam-etik Kilimanjarora, bota iezaiozue begirada bat, fastjet da bere izena.

Bisatuak

Tanzaniara sartzeko, derrigorrezkoa da Tourist Visa (50$) ordaintzea eta honek hiru hilabeterako balio du. Boluntarioa izateko, zoritxarrez, baimen bat atera behar da, eta 200 dolar balio ditu. Beraz, guztira, 250 dolar, boluntario gisa etortzeko. laguntzera etorri eta ordaindu behar! Afrikar gobernu korrupto hauek… baina gure umeek ez dute errurik eta lanean jarraituko dugu!  Trukean, hostala ahalik eta merkeen uzten dogu; hile t’erdi baino denbora gutxiago datozenentzako prezioa 15 eurokoa delarik gosari, bazkari eta afaria barne, eta baita ere arroparen garbikuzi zerbitzua prezioaren barne dagoelarik. Hile t’erdi eta 3 hile geratzen direnentzako 11 euro eguneko, eta 3 hile edo gehiago geratzen direnentzako 9 euro, lehen aipatutako guztiarekin barne.

Txertoak

Egokiena herrialde bakoitzeko Kanpo Osasun Zerbitzuei kontsulta egitea da. Esan nora egingo duzun bidaia eta zenbat denbora emangu duzun berton, eta haiek emango dizute txertoen inguruko informazio guztia.

Moshi

Moshi Tanzaniak ohiri handienetako bat da eta 150.000 biztanle inguru ditu. Hiri baten erosotasunak dituen herri handi bat dela esan genezake. Kilimanjaro menditik hurbilen dagoen hiria da, eta hortaz, bistak izugarriak dira eta jatetxe onak ditu, gauetan jai giroa, dirua ateratzeko kajeroak, interneta, kafetegiak, igerilekuak…

Mundu guztiko turista eta boluntarioak daude, herri nahiko segurua da (turismotik bizi baitira), baina dena den, gauetan taxian ibiltzea gomendagarria da.

Klimari dagokionez, urtean zehar bi eurite sasoi izaten dira, azaroa aldean laburra, eta martxoa eta apirilean eurite sasoi luzeena, dena den, gauez euria egiten duen arren, egunez eguraldi ederra egiten du. Gainontzekoa sasoi lehorra da, eguraldi aparta egiten du beti, nahi zeta uztaila eta abuztuan gauean jaka bat janztea gomendagarria izan.

Moshin ez dago Malariarik, baina posible da inguruko herrietan bai egotea, eta beraz, pastilak soinean eraman behar dira bada ezpada. Eltxoek egunsenti eta arratsaldean erasotzen dute, baina nahikoa da mauka luzeko arropa janztea, edo repelentea erabiltzea. Gure ostatuan moskiterak ere baditugu.

Moshin bizitzan ahiko merkea da: hirian zehar taxian mugitzea bi euro, bazkaltzea 1 eta 7 euro artean, igerilekua 1,5 euro, litro eta erdiko ur botila 0,50€, ordubetez internetera konektatzea 0,25€, eta abar.

Jarduerak Moshin:

Moshitik, hainbat jarduera deberdin entolatu daitezke, hala nola, mendira irteerak, safariak burutzea, hondartzak gozatzea edota bisita etnikoak egitea.

Mendia

Zalantza gabe, Kilimanjaro mendia ia 6.000 metroko koloso bikain bat da, bista harrigarrienak dituena. Igoera bera sei egunekoa da, eta 1.200$ kostatzen du (pertsona kopuruaren arabera), gauza guztiak barne. Born To Learnek bertako konpainia batekin egiten du lan, gure boluntarioentzako prezioak merkeagotzean dituena, beti ere segurtasun neurri guztiak mantenduz.

Tanzaniako bigarren tontorrik altuena Meru Mendia da, bere ia 4.600 metroko garaierarekin. Kilimanjarora igotzekonahikoa diru ez daukatenentzako aukera ezinhobea. Igoera lau egunekoa da eta bistak izugarriak dira ere, prezioa taldeko kide kopuruaren araberakoa da, 450-500$ inguruan.

Beste aurkera on bat, Masaien mendi sakratua da, Ol Donoy Lengai. Krater aktibo bat da, bere laba eta gasak harrituko zaitu. Ederra. Taldeko pertsona kopuruan oinarrituta prezioa asko aldatzen da, 300$ inguru.

Badaude gainera egun bakarreko ibilaldiak, Kilimanjaroren muinora, non kaskada ederrak dauden eta baita ur epeleko putzuak!

Guk jarduera hauek guztiak kudeatu ditzakegu, diru apur bat aurreztuko duzue eta gure proiektuko haurrekin kolaboratuko duzue, izan ere, gurekin lan egiten duten konpainiek kantitate bat Born To Learneri ematen bait diote

Jarduerak Moshin: Safariak

Serengeti,  Ngorongoro-ko kraterra, Tarangire, Arusha National park eta Lake Manyara dira Moshi inguruan dauden parkeak. Behin Tanzaniara heldutakoan, erabat gomendagarria da safari bat egitea eta Tanzaniak eskaintzen duen bizitza basatia gozatzea. Natura Dokumental bat ikustea bezalakoa da, izugarria. Prezioa parke nazional batetik bestera desberdina izaten da, 150$ pertsona eta egun bakoitzeko parke txikietan eta 165$ pertsona eta egun bakoitzeko Serengeti edo Ngorongoro bezalako parke handietan.Hau beti kotxe bete batean, gutxienez 5 pertsona izanez gero. Bestela garestiago aterako litzateke. Horrenbeste ez baldin bazarete, aurretiaz datak konfirmatuz aukera dago jentea topatu eta safarian elkarrekin joateko, gastuak merkeagotuz.

Jarduerak Moshin: Hondartzak

Tanzaniako kosta eta uharteak, Zanzibarrekoakk bezala, zoragarriak dira. Ur urdin turkesa kolorekoak eta hondar zuriak reggae doinuekin lagunduta, deskantsatu eta ondo pasatzeko konbinazio perfektua dira. Erreserba babestuetan buzeatzea eta zu baino handiagoak diren arrainak ikustea ere esperientzia aparta da

Jarduerak Moshin: Etniak eta Tribuak

Gainera, Boskimano eta Masai tribuekin ehizatzera ere joan zaitezke!

Gomendioak:

  • Igerilekuan bainatu nahi baduzu, ekarri zure uretako betaurrekoak, Moshin ez bat dituzte saltzen.
  • Belarretako tapoiak ekartzea gomendatzen dizugu, Moshin kontaminazio akustiko asko dago-eta.
  • Ez ahazu eltxoen errepelentea eta eguzkirako krema.
  • Bisadoak ordaintzeko dolarrak ekarri, eta safariak ordaintzeko.
  • Gure liburutegia handitzeko, liburu edo pelikularen bat ekarri ezkero, benetan ere zoriontsu egingo gaituzu.
  • Arropa, oinetako, eskola materiala edo kirol materiala ekarri ezkero gure haurrak zoriontsu egingo dituzu.