Abuztua zirkoa 13′

Zirkoa, Abuztuak 2013

“ Olinpiadak 2012 “ udako kanpamentuaren esperientzia zoragarriaren ostean, Born to Learn-eko taldeak, eta borondatezko guztien laguntzari esker, 2013ko abuztuko kanpamentua prestatzen ari gara. Bertan, ez dute bakarrik Born to Learn-eko umeak parte hartuko, saiatuko gara Newlands-eko ume guztiek parte hartzea. Abuztuan libre dagoen jende guztia, kanpamentura laguntza ematera etortzea,gonbidatzen dugu. Abuztuaren 9a eta 25a bitartean, Newlands-eko umeek, udako kanpamentuarekin gozatzeko aukera izango dute. Hala nola, jokoetara jolastuz, tailerretan parte hartuz… Bertan, gure borondatezkoekin gauza asko ikasiko dituzte. Esate baterako, ingelesa, Tanzaniako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditzeko ezinbestekoa dena. Izan ere, gure komunitatean dagoen eskola porrotaren arrazoi nagusia da.

Parte hartu nahi dutenentzat, baldintza bakarra, kanpamentu osoan parte hartzea da. Hau da, abuztuaren 5etik 29ra. Azken egunean (29), ikusle guztien aurrean, guraso eta komunitate osoa, aurkezpen bat burutuko dugu. Dibertigarria izango da!!!

Egun batzuk lehenago, taldeak eta ekintzak antolatzen egongo gara. Horregatik, gomendatzen dugu, abuztuaren 5a baino lehenago, Karibu Hostelera heltzea.

Proiektuaren zirriborroa (Ostatuko terrazan garagardo batzuekin denon artean antolatu arte)

Zirkoa 6 aktibitate ezberdinetan banatuko da:

Marionetak, pailasoak (antzerkia), malabareak, akrobaziak, magia eta perkusioa              (musika).

Umeen talde bakoitzak, zeinetan parte hartu nahi duen erabakiko du, beraien izenak idatziz eta zehaztuz non, noiz eta nor egongo den beraien kargu.

Talde bakoitzak 8 klase izango ditu eta aurkezpenaren egunean (abuztuak 29) amaituko dira, hurrengo programa jarraituz:

Marionetak: 1 Eguna : Taldeak egiten dira eta denoi aurkezpen bat egingo zaie bideo baten bidez, zirko bat zer eta zer espero den egitea azaltzeko. 2 Eguna: Marioneten istorio bat sortu. 3 Eguna : Jarraitu marioneten istorioarekin. 4 Eguna: Marionetak egin. 5 Eguna: Jarraitu marionetak egiten eta praktika. 6 Eguna: Show-a praktikatu.      7 Eguna : Show-a praktikatu. 8 Eguna: Ikusleen aurrean erakustaldia (Klaseren batean denbora soberan badago, beste aktibitateren bat egin daiteke).

Ekarri beharreko materiala: Galtzerdiak, botoiak, telak, josteko materiala, kola, artaziak, etab.

Malabareak : 1 Eguna: Taldea aukeratu eta zirkoaren bideoa aurkeztu. 2 Eguna: Puxikekin eta arearekin bolak egin eta ondoren praktikatu. 3 Eguna: Makilak,goma eta zinta beltza erabilita, txinatar makilak egin eta praktikatu. 4 Eguna: Bolak, tela eta mediekin kariokak egin eta jolastu. 5 Eguna: Ikusitako guztiarekin praktikatu eta diaboloa gaineratu. Aukeratu bakoitzak, show egunean ze ekintza burutuko duen.          6 Eguna: Praktika. 7 Eguna: Perkusioko taldearekin praktikatu. 8 Eguna: Erakustaldia          (Praktikarekin aspertzen badira, beste aktibitate bat jorratu daiteke, baina ez oso sakon, malabareak ondo egiten saiatu behar direlako).

Ekarri beharreko materiala: Puxikak, tela, zinta beltza, goma, aroak,etab.

Pailasoak: 1 Eguna: Sarrera. 2 Eguna: Antzerkia- 3 edo 4ko taldeak egiten dira eta 4 hitz ematen zaizkie; hitz horiei buruz 2-3 minutuko antzerki bar prestatu behar dute eta ondoren, talde guztiaren aurrean antzerkia aurkeztu. 3 Eguna: 10 minututako antzerkia- pertsonaiak eta istorioa pentsatu. 4 Eguna: 10min.-ko antzerkia praktikatu.   5 Eguna:  10min.-ko antzerkia praktikatu. 6 Eguna: Pailasoak- 3 pertsonetako taldeak egin eta 2min.-ko antzerki txiki bat prestatu pailasoekin. 7 Eguna: Pailasoen azken entsegua eta 10 minututako antzerkiarena. 8 Eguna: Ikusleen aurrean erakustaldia.

Ekarri beharreko materiala: Aurpegietako margoak, mozorroak, ileordeak,etab.

Akrobaziak: 1 Eguna: Sarrera orokorra. 2 Eguna: Baraka show-a eta bere akrobazia taldea eta beraiekin klasea. 3 Eguna: Zirkuitua, bolteretak, pino, eskuekin oinez, koilara eta arrautza, botila buruan,etab. 4 Eguna: Castellers praktikatu eta orekako soka.          5 Eguna: Castellers praktikatu eta orekako soka. 6 Eguna: Ikuskizunaren prestaketa.      7 Eguna: Ikuskizunaren prestaketa. 8 Eguna: Erakustaldia.

Ekarri beharreko materiala: Orekako sokak.

Magia: 1 Eguna: Sarrera. 2 Eguna: Karten trukoak. 3 Eguna: Trileroak, edalontziak margoztu eta praktika. 4 Eguna: Fisika eta Kimikako esperimentu oinarrizkoak. 5 Eguna: Fisika eta Kimikako esperimentuak. 6 Eguna: Truko ezberdinak. 7 Eguna: Aurkezpen egunerako bakoitzak bere magia,truko edo esperimentua prestatu. 8 Eguna: Erakustaldia.

Ekarri beharreko materiala: Esperimentu eta trukoekin erlazionaturiko materialak.

Perkusioa eta musika(Zirkoari anbientea emateko): 1 Eguna: Sarrera. 2 Eguna: Danborra eta marakak. 3 Eguna: Danbor eta marakekin 2 minututako abesti bat edo bi  prestatu, bi erritmo ezberdinekin. 4 Eguna: Txirularekin abesti labur eta erreza prestatu. 5 Eguna: Txirulekin abestia prestatu. 6 Eguna: Danbor, maraka eta txirularekin 2 abesti prestatu. 7 Eguna: Entsegua. 8 Eguna: Erakustaldia.

Ekarri beharreko materiala: Txirulak, danborrak, kuboak, eta marakak egiteko, panderetak, abestiak, etab.

Talde bakoitzak bere erakustaldia egingo du. Taldeen sarrera eta irteera antolatuko duen aurkezle bat egongo da, non zenbait momentutan musikarekin lagunduko da.

Informazio gehiago behar ezkero, gurekin kontaktuan jarri contacta-n.

Anima zaitez, ederto pasako dugu!!!